Begiraleen lan poltsa osatu nahian Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:00

Begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Batetik, begirale arduraduna lanposturako poltsa osatuko da eta hor sartzeko, Batxilergoa edo Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua izan behar da eta Aisialdi eskola batek egiaztatutako begirale titulua. Begirale lanpostu poltsarako DBH izatea aski da. Zerrenda udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko izanen da. Eskaerak hilaren 29ko 12:00ak baino lehen Euskara Mankomunitatean aurkeztu behar dira: euskara@ bortziriak.org edo Herriko Plaza 7, 31790 Arantza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun