Amabirjin bestetarako prestaketak martxan

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

TTIPI TTAPA

Urruti ematen badute ere, Amabirjin bestetako guzia martxan da. Herriko Etxeko kultur eta bestetako zinegotziaren deialdi bati erantzunez, joan den apirilaren 4ko ilunabarrean Besta Batzordea bildu zen. Herriko bestak bortz egunez izanen dira, abuztuaren 14tik18ra bitartean; eta egitarauko zenbait ekitaldi lotzen ari dira taldeko kideak. Hilabete honen hondarraldera bertze bilkura bat eginen dute zehaztasunak eta proposamenak josteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun