Bi udal langile

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Azken astean herrian zehar bando bat zabaldu da udaletxetik. Aitzineko ale batean aipatu bezala, Nafarroako Gobernutik herriko lanetarako langileak kontratatzeko dirulaguntza hartu du Herriko Etxeak eta horren haritik, langabezian dauden eta enplegu zerbitzuan izena emana duten bi langile kontratatzeko deialdia egin da. Herriko mendi eta karriken garbiketarako, kontserbaziorako eta mantenimendurako bi langile kontratatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun