Bosgarren pilota kanpaldia eginen da ekainaren hondarrean

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Dindaia fundazioak eta Belate elkarteak antolatuta ekainaren 29tik uztailaren 3ra izanen da

Hilabete honetan herriko eskolan eginen dituzten ateraldien berri joan den alean eman genituen. Eskolako ikasketa egitarauaren barneko kanpaldiez gain, udarekin batera bertzelako aukerak ere izaten dira. Herrian bertan nola urrunxeago hautatzeko modua izaten da udako oporretan.

Herrira ere, haur zein helduak etortzen dira aterpera nola landetxeetara. Aterpean udalekuak eta barnetegiak izaten dira udan. Aurtengoan, Dindaia fundazioak eta Belate pilota elkarteak antolatuta pilota kanpaldia eginen da bortz egunez. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra antolatua da eta 8 eta 12 urteko gaztetxoei zuzendua da. Goizean zehar euskal pilota ardatz hartuko da egitarauan; arratsaldez mendi eta igerilekura irteerak eginen dira eguraldiak laguntzen badu, eta bertzela, tailerrak izanen dira; eta arratsetan, berriz, jolasak, film emanaldiak eta bestarako tarteak izanen dira. Beti ere pilotari profesionalen bisitak, saioak eta kontakizunak ez dute hutsik eginen. Neska-mutilek hurbiletik pilotarien eta pilota partiden ingurukoak jasoko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun