Gisa guztietako ekitaldiekin gozatzeko aukera izan zuten igantziarrek eta kanpotik hurbildutakoek Euskara Batzordeak antolatuta maiatzeko zubian egin ziren Udaberriko Bestetan. Maiatzaren 1ean Igantziko Abesbatzaren alde dirua biltzeko egin zen merkatuak, erraterako, parte-hartze haundia izan zuen. Eta maiatzaren 3an iaz argitaratu zen herriko mapan ageri diren hainbat toki ikusteko aukera ez zuten alferrik galdu beheko argazkian ageri direnek. Gainerakoan, argazkiak, afariak, bertso saioa, zinema... izan ziren.