Gas Navarra enpresak herrian gas naturala sartzeko esku artean duen proiektuak aitzinera segitzen du. Obra horiek ukituko lituzketen lurren jabeak ere jakinaren gainean daude eta joan den astean akitu zitzaien alegazioak aurkezteko epea. Berri hori apirilaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.