Hilabete barru, ekainaren 13an, zabalduko ditu ateak igerilekuak eta aurten, ostatuaren ardura Leire Taberna Iribarren herritarrak hartuko du. Udalak igerilekuko ostatua hartzeko deialdia apirilean egin zuen eta baldintza guztiak bete zituen eskaintza bakarra Tabernarena izan zen. Honek 1.100 eurotan hartu du ostatua. Hala, bera izanen da irailaren 12ra bitarte iraunen duen denboraldian ostatuaren martxa eramanen duena.