Kirol Institutuaren dirulaguntza deialdiari erantzunez, Udalak frontoiaren alde bat ixteko subentzioa eskatu du Nafarroako Gobernuan. Izan ere, haize haundia eta euria egiten duenean, pilotalekua busti egiten da eta ezinezkoa izaten da hor egotea. Subentzioa jasoz gero, obra egin eta arazoa konponduko litzatekeela uste du Udalak.