Irain eskolako 6. mailako ikasleak Murtziara abiatu dira trenez maiatzaren 12an, Patxi Saenz irakasleak lagundurik, Eskola Ibiltariak programan parte hartzeko. Iraingo ikasleak Segoviako Carbonero el Mayor-eko San Juan Bautista eta Tarragonako Mora la Nova-ko 3 D’Abril eskolako ikasleekin elkartuko dira. Murtzia ezagutzea eta bertze lurraldeetako ikasleekin elkarbizitza praktikatzea eta sendotzea dira programa honen helburuak. Horretarako, Iraingo ikasleek kalatan-gaztelania-euskara hiztegitxo bat osatu, katalanez abesti batzuk ikasi eta DVD bat grabatu dute Lesakako eskola, herria eta ohiturak aurkeztuz.