Gure Txokoako dantza taldeko mutilak dira eta Gure Txokoako jubenil mailako futbol taldeko entrenatzaile eta jokalari bezala ere ezagunak. Baina Nahiadance Boys bideoklipak egin ditu famatu. Izan ere, Gaztea Irratiak Nahiadance taldearen Hot, hot kantua hornitzeko antolatutako bideoklip lehiaketa irabazi dute gazte hauek: Julen Jimenez, Julen Baleztena, Mikel Morcillo, Mikel Agara, Mikel Goienetxe, Javier Pikabea, Patxi Castillo, Iñigo Erkizia, Ibon Erdozain, Asier Anduela, Imanol Moreno eta Ibai Iturriak.