Juul hauteskundeak Labiaga Ikastolan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 11:33

TTIPI TTAPA

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Euskal Herri osoko ikastolek Juul hauteskundeak egin zituzten liburu eta ilustratzaile gustukoenak zein diren erabakitzeko. Labiaga Ikastolaren kasuan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoek botoa kutxara bota behar izan zuten eta marrazkilarien artean, Emile Jadoul, Maria Ramos eta Gyril Harim aukeratu zituzten. Liburuen artean, berriz, Agustin Fernandezen Itsasoak ihes izan zen boto gehien jaso zituena; idazle beraren Aupa liburua izan zen bigarren hautatua eta Olga Perezen Lukas kanpinera doa hirugarrena. 3. mailatik goitikoek Internet bidez bozkatu zuten eta Euskal Herri mailan 3, 4, 5, eta 6. mailakoek Toti Martinez de Lezearen Nur eta irlandar gnomoa liburua aukeratu zuten eta DBHkoek John Boyneren Pijama marradunaz jantzitako mutikoa. Boto gehien jaso zituen ilustratzailea Mikel Valverde izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun