Bortzirietako hirugarren piropo lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 27a arte zabaldu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Urtxintxa eskolak. Bi erakunde hauek Labiaga ikastolaren, Toki-Ona institutuaren eta Xorroxin Irratiaren laguntza eta Katea-Bike eta Bortziriak denden babesa izan dute sarietarako. Lehiaketan parte hartu ahal izanen dute 18 urte bitarteko gazteek eta lehiaketaren gaia euskarazko piropoa izanen da. Piropoak www.aisia.net web orriaren bitartez jasoko dira. Bortzirietako hiru piropo onenek honako sari hauek jasoko dituzte: lehenbiziko saria, Katea-Bikek eskainitako bizikleta; bigarren saria, Bortziriak-ek eskainitako MP4-a eta hirugarren saria, bi liburu eta CD bat.
Bortzirietako piropo guztiek Euskal Herriko bosgarren piropo lehiaketan parte hartuko dute eta bertan banatuko diren sariak jasotzeko aukera izanen dute eta bertan banatuko diren sariak jasotzeko aukera izanen dute: 8 lagunentzako egonaldia aterpetxe bateam, liburuak, CDak, kamisetak, jokoakā¦
Iaz beratarra irabazle
Aipatzekoa da joan den urtean Dubia Abatal beratarrak irabazi zuela Euskal Herriko piropo txapelketa hori. Bildutako piropoekin eta parte hartzaileekin irratsaio berezia eginen dute Xorroxin Irratian.