Lesakako Irain eskolako ikasleak Murtziara abiatu dira Eskola Ibiltarietan parte hartzera

ttipi-ttapa 2009ko maiatzaren 12a

Irain eskolako ikasleak, tren bidaian abiatu baino lehen. TTIPI TTAPA

Astebete emanen dute bertan, Segovia eta Tarragonako bertze ikasle batzurekin

Irain eskolako seigarren mailako ikasleak Murtziara abiatu dira trenez maiatzaren 12an, Patxi Saenz irakasleak lagundurik, Eskola Ibiltariak programan parte hartzeko. Iraingo ikasleak Segoviako Carbonero el Mayor-eko San Juan Bautista eta Tarragonako Mora la Nova-ko 3 D’Abril eskolako ikasleekin elkartuko dira. Murtzia ezagutzea eta bertze lurraldeetako ikasleekin elkarbizitza praktikatzea eta sendotzea dira programa honen helburuak. Horretarako, Iraingo ikasleek kalatan-gaztelania-euskara hiztegitxo bat osatu, katalanez abesti batzuk ikasi eta DVD bat grabatu dute Lesakako eskola, herria eta ohiturak aurkeztuz.

Doaneko ikastaroak

Ekintza interesgarri hau Nafarroako Gobernuak bertze Elkarte Autonomikoekin batera antolatzen du eta horregatik ikasleek ez dute deus ordaindu beharrik izaten. Maiatzaren 12an abiatu eta maiatzaren 18an itzuliko dira etxera Irain eskolako ikasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun