Derioko Ipar-alde abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, apirilaren 9an, arratseko 20:30ean Berako Kultur Etxean, Berako Abesbatzak Udalaren laguntzaz antolatutako ekitaldian.
Egitaraua
Lehenik, Berako Abesbatzak bizpahiru kantu eskainiko ditu eta gero etorriko da 1976an sortu zen abesbatzaren txanda. Aita Madinaren “Agur Maria”, Goikoetxearen “Ave Verum”, Arriagaren “O Salutaris”, Aranbururen “Blancas como palomas”, Cobos-en “Chimberita”, Rxafueiiteren “Habanera salada”, Aranbururen “Adios” , Aita Madinaren “Beti eskamak kentzen”, Aranbururen “Kitolis”, Beobideren “Arrantzaleak”, Jaroff-en “Abestiak Bi”, Moises Egañaren arregloekin eta Guridiren “Boga, boga” kantatuko dituzte.
1976an sortutako abesbatza
Aipatu bezala, Ipar-Alde abesbatza 1976an sortu zen, Indosa enpresako langile batzuen ekimenari esker eta enpresak antolatutako jaialdietan bakarrik parte hartzen zuen. Gero, 1982an, Derio herri osora hedatu zen eta geroztik hainbat emanaldi eskaini ditu, Euskal Herrian eta Europan. 1985garren urtetik Txori-Herri Eguberrietako Abestien jaialdia antolatzen du eta hamargarren urteurrenerako, 1995ean, Munduko eguberrietako kantuekin osatutako grabaketa argitaratu zuten. 2006an, musika polifonikoa eta euskal folklorea biltzen duen “Erromerian” grabaketa aurkeztu zuten. Gaur egun Imanol Ormazak zuzentzen duen abesbatza hau 30 ahots baxuz osatua dago.