Begirale, hezitzaile eta monitoreentzako ikastaroa antolatu dute Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 6a, 13:06

Maiatzaren 8ra bitarte ematen ahal da izena Euskara Mankomunitatean eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean

Begirale, hezitzaile eta monitoreentzako ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Maiatzaren 9an, larunbatarekin, “Soziolinguistika aisialdian eta hezitzaileen eginkizuna hizkuntza normalizazioan” ikasgaia emanen da eta astebete beranduago, maitzaren 16an, “Baloreetan hezten: kultur aniztasuna eta berdintasuna” ikasgaia. Ikastaro bakoitzak sei ordu iraunen du, guztira 12 ordu, goizeko 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.

Udaleku irekietan lanean aritzeko baloratuko da

Mankomunitatetatik ohartarazi dutenez, ikastaroa debalde da eta bukaeran parte hartzaileek ziurtagiria jasoko dute. Modu berean, Bortzirietako udaleku irekietan lanean aritzeko baloratuko da eta parte hartzaileei intereseko materiala banatuko zaie. Izen ematea maiatzaren 8a bitarte egiten ahal da, Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deituz, 948 634125 telefonora (Urko) edo Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera, 948 635036 telefonora, 9:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun