Lesakako Guraso Eskola maiatzeko asteazken goizetan emanen da

Aitor AROTZENA 2009ko maiatzaren 5a

Aurten ere, Marta Aristu psikologoak emanen du Guraso Eskola TTIPI TTAPA

Irain Guraso Elkarteak antolatuta

Marta Aristu psikologoak zuzendutako haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleak dituzten gurasoentzako ikastaro irekia antolatu du aurten ere Lesakako Irain Guraso Elkarteak, Guraso Escolaren izenburupean.

Gurasoendako ikasgai interesgarriak

Edukiei dagokienez, gurasotasuna gaur egun; heziketa-motak; kongruentzia eta adierazpena; onespena; oinarrizko behar psikologikoak; muga eta arauen ezarpena; gatazken ebazpena; haserre, amorrua eta liskarrei aurre egitea; ardurak eta beldurra. eta afektibitate-autonomia.

Asteazkenero 10:00etatik 12:00etara

Guraso Eskola maiatzeko asteazkenetan eginen da, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Lehenbiziko saioa, beraz, asteazken honetan, maiatzaren 6an eginen da udaletxeko pleno aretoan eta aurkezpenaren ondotik, maiatzaren 13, 20 eta 27ko saioak Antoiu 27ko bigarren pisuko erabilera anitzeko aretoan eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun