Komiki ikastaroa hasiko da ortzegunean

TTIPI TTAPA 2009ko api. 28a, 12:11

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, komiki ikastaroa eginen da datozen asteetan Berako Kultur Etxean. Lehendabiziko saioa ortzegun honetan, apirilak 30, eginen da eta ekainera bitarte ortzegunero eginen da, arratsaldez, 19:00etatik 20:30era. Tailer praktikoak izanen dira, komikiak egiten ikasteko, eta izena eman nahi duenak Bortzirietako Euskara Mankomunitatera jo beharko du: euskara@euskara.org helbidera idatziz edo 948 634125 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun