Donostiatik Arantzara oinez

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Maiatzaren lehena besta eguna izaten da. Urte mordoska badu egun horretan egiten den ohitura batek: Donostia-Arantza mendi ibilaldiak 40. aldia du aurten. Ortziral honetan, ehun lagun inguru herrira hurbilduko dira.
Lagun koadrilla batek Donostiatik abiatu eta Arantza arteko bidaia oinez eginen du. Goizean 5:00etan Donostiako Egia auzotik abiatuko dira, eta tartean zenbait herritar ere izanen dira. Eguerdirako herrira ailegatuko dira mendizaleak eta frexkatu eta arropak aldatu ostean, ohiko otordua eginen dute. Halere, Donostiatik ez bada, zenbait lagunek Eskasetik oinez etortzeko hautua egiten dute bertze urteetan eta aurten ere baliteke hori egitea; bertze batzuek, ordea, autobusez joan-etorri osoa eginen dute. Arratsaldez Donostiara itzultzeko autobusa izaten da normalean, baina oraingo honetan, asteburu luzea denez, batzuk herrian ere geldituko dira eguna lasaiago pasatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun