Eskolako neska-mutikoak kanpaldian

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Ikasturte akabera hurbiltzearekin batera, urtero bezala, eskolako gaztetxoek hainbat ateraldi eginen dituzte hurrengo asteetan. Eskolako nagusienak izanen dira kanpaldian joaten lehenbizikoak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak eta DBH 1 eta 2. mailako ikasleak Zuhatzara (Araba) joanen dira maiatzaren 6tik 8ra.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako neska-mutikoek eginen dute hurrengo ateraldia. Maiatzaren 20an eta 21ean Beirera (Nafarroa) joanen dira.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak, berriz, maiatzaren 27tik 29ra Lizarrara (Nafarroa) joanen dira eta eskolako ttikienak, Haur Hezkuntzakoak, maiatzaren 28an eta 29an Hondarribian (Gipuzkoa) izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun