Ekaitza Elkarteak Goizuetara mendi ibilaldia antolatu du maiatzaren 16rako

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Duela lau urte egin zen ateraldian 50 lagun inguru animatu ziren Goizuetara oinez joateko. TTIPI TTAPA

Izena herriko ostatuetan eman behar da maiatzaren 6a baino lehen

Bi urtetik behin egiten den Goizuetako mendi ibilaldia maiatzaren 16an izanen da. Arantzako Mendi Itzulia ez den urtean, Ekaitza Elkarteak Goizuetara egun pasa antolatzen du. Egun horretan 8:00etan herriko plazatik abiatu eta bazkalordurako Goizuetara ailegatuko dira. Han dutxatu eta arropak aldatu ondotik, Umore Ona Elkartean bazkalduko dute. Bertakoek aski harrera ona egiten diete herritarrei otordu goxoa prestatuz. Bazkalduta, arratsaldean etxera itzultzeko autobusa izanen da.
Goizuetara joateko ateraldi honetan parte hartu nahi duten guziek maiatzaren 6a baino lehen herriko ostatuetan eman behar dute izena, 15 euroko seinalea utziz.
Ea eguraldi polita izaten den mendi itzulia egiteko, merezi du-eta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun