Belate Elkarteak antolatzen duen Nafarroako Klub Arteko Txapelketaren finalak jokatu ziren apirilaren 4an Beran eta Lesakan, eta iaz bezala, txapel banarekin itzuli ziren Unai Telletxea eta Joseba Aldabe –argazkian–. Lehen mailako infantilen kategorian, 18 eta 3 irabazi zieten Iruñeko Donibane taldeko Laso eta Bakaikoari. Benjaminetan, berriz, Biltokiko bertze bikote batek ere jokatu zuen finala, Jokin Mitxeok eta Enaitz Telletxeak, baina hauek Goizuetako Salaberria eta Apezetxearen kontra galdu zuten.