Sarritan salatu arren, arazoak bere horretan segitzen du: Irisarrira sartzeko bidegurutzean gero eta hondakin gehiago pilatzen dira. Udalak bertze behin eskatu du horrelakorik ez egiteko, eta kontrol neurri zorrotzak ere iragarri ditu. Hala, baliteke Sepronari (Ingurumenaren Babeserako Guardia Zibilaren Zerbitzua) ingurua kontrolatzeko eskatzea.