Itsaso Fagoaga Espainiako Skeet Olinpikoan txapeldun

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Antonio Javier aita finalista izan zen

A.A. Itsaso Fagoaga Espainiako txapeldun izan da aurten ere Skeet Olinpikoan, eta berak duen Espainiako errekorretik plater bakar batera gelditu zen apirilaren 18 eta 19an Madrilen. 75 platererik 65 hautsi zituen eta errekorra 66rekin dauka. Sailkapen orokorrerako lehian ere aritu zen Itsaso, bertze bi saio eginez. 109 platerekin hamekagarren izan zen. Antonio Javier Fagoaga aita ere bikain ibili zen. Hirugarren mailako bere kategorian txapeldun izan zen, sekulako kontzentrazioarekin aritu zen eta final nagusian sartzea lortu zuen, bigarren postuan gainera. Baina finalean urduritu egin zen eta azkenean, seigarren izan zen sailkapen orokorrean. 125 plateretik 119 hautsi zituen guzira Antonio Javierrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun