Dispertsio politikaren 20 urteak salatzeko ekitaldiak egin ziren apirilaren 18an

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Dispertsio politikak 20 urte bete dituela salatzeko, apirilaren 14tik 19ra furgoneta bira antolatu zuen Etxerat-ek, Euskal Herri osoan lau zutaberekin egin dena, herrialde bakoitzean bana. Sei egunez herri desberdinetatik pasatu zen, Durangon ekitaldi nazional batekin bukatzeko. Bortzirietara apirilaren 18an iritsi zen, arratsaldez, eta ekimen desberdinak antolatu ziren. Honela, argazkian ageri den kontzentrazioa egin zen Plazan, gero martxa egin zen oinez Lesakatik Berara, eta bertan kontzentrazioa eta afaria egin ziren. Herriko presoen kasuan, 40 minutuko bixitak egiteko 9.000 kilometro egin behar dituzte astero senide eta lagunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun