Kaxerna Gaztetxeak antolatuta Gazte Eguna eginen da larunbat honetan, maiatzak 2. Aurtengoa seigarren edizioa izanen da. 2004an antolatu zuten lehen aldiz, Gazte Asanbladaren izenean, baina Kaxerna lortuz geroztik, Gaztetxean egiten dituzte ekitaldiak. Hasierako hiru helburuei helduko diote aldi honetan ere: «herriko gazteen harremanak areagotzea; euskara, gure hizkuntza, solastu, maitatu eta errespetatzea eta herriko jendea antolakuntzaz eta autogestioz, Gaztetxea aitzinera ateratzen ahal dela jabetzea». Honela joanen da eguna: 11:00etan aurkezpena. Ondotik, taldetan banatuta, taldekide batzuek lehiaketarako paella egin beharko dute, eta bertzeek Gaztetxe sarrerako paretan mural bat. Eguerdian lehiaketako paellarekin bazkaria. Arratsaldean, jokuak taldeka. Gero, herriko ostatuetan, triki-txiste-poteoa. Arratsean, berendu-afaria eta musika Katakuko terrazan. Apuntatzeko epea astearte honetan, apirilak 28, akitzekoa zen (Kataku ostatuan).