Kanpaina berezia paratu du abian Larun Haizpe elkarteak: herriko komertzioak sustatu eta beratarrek zein ingurukoek Beran kontsumitu dezaten, Larun Haizpek gonbidatzen zaitu... lelopean hiru ataletan banatutako kanpaina hasi du.
Lehena apirilaren 13tik 19ra egin zen, Larun Haizpek irakurtzera gonbidatzen zaitu izenekoa, bezeroak erosketak egiteagatik 50 euroko bonoen zozketan sartu ziren. Irabazleek irakurketarako materiala erosiz trukatu ahal izan zuten bonoa Igone eta Elkar liburu-dendetan, Prieto eta Artieda estankoetan eta Purienean.
Bigarren zatia zure barnea zaintzeko izanen da eta maiatzaren 18tik 24ra eginen da. Elikadura dendetan kontsumitzeko 50 euroko bonoak zozketatuko dira. Denda hauek hartuko dute parte: Pikabea harategia, Elortziri eta Txalupa arraindegiak, Oroz, Susana eta Telletxea janari-dendak, Jaione gozotegia, Labezar eta Sarobe okindegiak eta Errandonea fruitu eta barazkiak
Hirugarren atala ekainaren 15etik 21era eginen da, zure burua goxatzeko. Duue, Ilaia, Xirgil eta Yoan ilea-apaindegietan, Katea-Bike bizikleten salmenta dendan eta Altzugarai eta Txomin Irazoki fisioterapeutekin gastatzeko 50 euroko bonoak zozketatuko dira bezeroen artean.