Matzadan argia

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Matzada futbol-zelaian argiteri berria izanen dute heldu den denboralditik aitzinera. Apirilaren 22an horretarako hitzarmena sinatu zuten Iamotenean Gure Txokoa elkarteak, Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Udalak. Gipuzkoako Federazioak osorik ordainduko ditu lanak, 90.000 euro inguruko inbertsioarekin. Dirua, ordea, Madriletik dator, kinielek sortzen duten irabazien %1 lurraldeetako federazioetara joaten baita. Belar artifizialaren aukera ere solasgai izan zuten. 300.000 euro inguru kostako litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun