Komiki ikastaroa hasiko da ortzegunean Berako Kultur Etxean

ttipi-ttapa 2009ko api. 27a, 17:18
Komikiak egiten ikasteko tailer praktikoak izanen dira. TTIPI TTAPA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, komiki ikastaroa eginen da datozen asteetan Berako Kultur Etxean. Lehendabiziko saioa ortzegun honetan, apirilak 30, eginen da eta ekainera bitarte ortzegunero eginen da, arratsaldez, 19:00etatik 20:30era. Tailer praktikoak izanen dira, komikiak egiten ikasteko, eta izena eman nahi duenak Bortzirietako Euskara Mankomunitatera jo beharko du: euskara@euskara.org helbidera idatziz edo 948 634125 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun