ELA eta LABek osatzen duten Berako Funvera lantegiko Langileen Batzordeak,langile guzien babesarekin, ezezko borobila eman dio enpresak aurkeztu eta Nafarroako Gobernuak onartu berri duen Lan Erregulazio Espedienteari. ERE honek lantegiko 147 langikeei eraginen die, 195 egunez, orain hasi eta urte bukaera bitarte.
Maiatzaren 6tik 8ra
Nafarraoko Gobernuaren onespen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa prestatzen ari dira langileak, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari aurkezteko hilabeteko epea bukatu baino lehen. Gorako errekurtso hau eskutik eskura emateko intentzioarekin, maiatzaren 6tik 8ra Beratik Iruñera oinez joateko asmoa dute langileek eta horretarako behar den baimena eskatu dute. Burniaren martxa izenburupean eginen litzateke ibilaldia hiru egunez. Ekitaldi honekin, Funverako langileek Nafarroako Gobernuak onartutako ERE bortitz honen kontra daudela erakutsi nahi dute, eta Nafarroako Gobernuak erabakia berriz aztertzea eta langileen eskariak kontuan hartzea eskatzen dute.