Krisia orokorra dela ez dago zalantzarik eta tubo arlora ere ailegatu da. Horren erakusgarri, Condesa taldeko Zalain Transformados lantegiak asteartean Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuari aurkeztutako Lan Erregulazio Espedientea edo EREa. Lantegiak astelehenean eman zion Langileen Batzordeari (ELAk eta LABek launa ordezkari dituzte, 3 UGTk eta bana CCOOk eta Cuadrosek) espedientearen berri. Lan erregulazioa maiatzaren 25ean hasi eta 2010eko abenduaren 31 bitartekoa izanen litzateke eta lantegik dituen 310 langileei eraginen lioke. Zehazki, 26 langile hemeretzi hilabete terdiz geratuko lirateke lanik gabe, bertze 80 langile hamalau hilabetez eta gainerak 205 langileak hamar hilabetez.
Zuzendaritza eta Langileen Batzordea ortziralean biltzekoak
Lantegiaren zuzendaritza eta langileen batzordea ortziral honetan biltzekoak dira EREa negoziatzeko. Soldatetan izan daitezken osagarriak edo zein langile sartzen diren multzo bakoitzean eta zein egunetan aplikatuko zaien erregulazioa zehazteko dago. ELAren ustez, behin behineko Lan Erregulazio Espediente honek ez du arazoa moldatzeko balio, gibeleratzeko baizik.