Marka ugari hautsi zituen igandean Berako bosgarren Maratoi Erdiak. Alde batetik parte hartzearena, 524 korrikalarik izena eman zuten, 496 atera eta horietatik 449k akautu baitzuten Manttalek antolatutako lasterketa. Bertzetik, Didier Zago frantziarrak errekor berria jarri zuen, ordubete, 40 minutu eta 19 segundu behar izan baitzituen proba burutzeko, Ionut Zinkak duela bi urte egindako marka minutu eta 8 segunduan hobetuz. Honela, antolaketak marka gainditzen zuenarendako zituen 300 euroak ere eskuratu zituen. Baina ez gizonezkoen artean bakarrik. Emakumeen marka ere hobetu zuen Oihana Kortazar elgetarrak eta 2 ordu, 5 minutu eta 35 segundu behar izan zituen, Alizia Olazabalek zuen errekorra minutu terdian hobetuz.
Lau lehenbizikoek marka bikaina
Gizonezkoetan ez zen Zago bakarrik bizkor ibili, lau lehenbizikoek joan den urteko denborarik onena gainditu baitzuten. Jokin Lizeaga urnietarra bigarren izan zen, (1h 41‘ 34“), Sestaoko Walter Becerra hirugarren (1h 42‘26”) eta Fernando Etxegarai beratarra laugarren (1 h, 42’ 36”). Manttaleko korrikalarien aldetik aipatzekoak izan ziren Iñigo Lasagaren zazpigarren postua (1h 48’ 19”) eta Unai Santamaria hernaniarraren zortzigarrena (1h 48’ 51”).
Emakumezkoen artean, Oihana Kortazarren gibeletik, azken hiru urteetako irabazleak, Alizia Olazabal irundarrak eta Ainhoa Jauregi urnietarrak osatu zuten podiuma.
Aipatzekoa da 15 eta 17 urte arteko korrikalariei zuzendutako lasterketan ere partehartze polita izan zela eta Zumarragako Iñigo Unanue nagusitu zen, Julen Errandonea beratarraren aitzinetik.
Eskualdeko korrikalariak
4. Fernando Etxegarai (Eusk. Selek. Bera) 1h 42’ 36”
7. Iñigo Lasaga (Manttale) 1h 48’ 19”
8. Unai Santamaria (Manttale) 1h 48’ 51”
40. Pantxo Ibarra (Sara Korrika) 1h 59’ 52”
48. Tomas Santxotena (Baztango M.) 2h 02’ 07”
49. Alfredo Telletxea (Manttale) 2h 02’ 16”
59. Eric Vignole (Sara Korrika) 2h 03’ 48”
60. Iñaki Pikabea (Manttale) 2h 03’ 50”
80. Iban Zubieta (Manttale) 2h 06’ 23”
96. Joseba Lasarte (Bera) 2h 07’ 55”
98. Igor Larrañaga (Manttale) 2h 08’ 03”
102. Iñaki Larrañaga (Manttale) 2h 08’ 15”
108. Angel Pombar (Manttale) 2h 08’ 49”
143. Juan Luis Irazoki (Agerra M.T.) 2h 12’ 51”
171. Xabier Prieto (Bera) 2h 15’ 14”
175. Txus Unsion (Manttale) 2h 15’ 34”
178. Dani Iparragirre (Arantza) 2h 16’ 12”
190. Aitor Mitxelena (Lesaka) 2h 16’ 59”
200. Jose Javiel Elizaintzin (Irurita) 2h 17’ 52”
204. Andoni Larrañaga (Bera) 2h 18’ 15”
226. Jorge Arakues (Manttale) 2h 20’ 28”
231. Igor Agesta (Manttale) 2h 20’ 58”
232. Jean Michel Goienetxe (Sara Korrika) 2h 20’ 59”
235. Joseba Petrirena (Bera) 2h 21’ 24”
238. Joxerra Aldabe (Erreka) 2h 21’ 42”
249. Andoni Lasaga (Etxalar) 2h 22’ 13”
270. Fernando Dean (Manttale) 2h 24’ 08”
272. Igor Altzugarai (Lesaka) 2h 24’ 22”
277. Javier Iantzi (Lesaka) 2h 24’ 49”
291. Martin Antzizar (Lesaka) 2h 25’ 49”
313. Fermin Esnaola (Manttale) 2h 29’ 37”
314. Jon Santsiñena (Etxalar) 2h 29’ 45”
318. Rafael Pombar (Manttale) 2h 30’ 00”
341. Angel Subizar (Manttale) 2h 34’ 16”
363. Tomas Teiletxea (Manttale) 2h 37’ 19”
397. Iñaki Portu (Bera) 2h 43’ 59”
398. Xabier Orube (Lesaka) 2h 44’ 34”
416. Iñaki Razkin (Manttale) 2h 49’ 43”