Lesakako PNVk dioenez ¨bere jarrera jakiteko" Aralarren aholkurik ez du behar

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 17a

Berriz ere identifikatu eta erregistratu gabeko agirien arabera deitutako batzarretara ez dela joanen segurtatu du

Lesakako EAJ-PNV udal taldea “harritua” dago Aralar alderdiak Lesakako Herriko Etxean gertatzen diren gaiekin azaltzen duen interesarekin. Modu berean, “kuriosoa” iruditzen zaio alkatetza eta oposizioaren artean ezadostasun ttikiena dagoenean Aralar ateratzea udalean gehiengoa duten taldeen babesean eta PNVk Onin eta Aralar harremanatzen dituenean “Oninekoak hori gezurtatu eta bere independentzia azaltzea”. Bi taldeek bere egoera argitzeko eskatu du PNVk.

«Zinegotzirik gabe, Lesakako udalak egin dituen ezagutza sakona du Aralarrek»

Aralarrek Lesakan udaletxeak ezker abertzaleko kideekin egin omen dituen bileren ezagutza hain sakona izateak ere harritzen du PNV, “ofizialki ez baitu zinegotzirik eta guk, bostekin, ez baitugu bilera horien inguruko informaziorik eduki”. Alkatetza eta gainerako udal taldeak nahi dutenarekin eta nahi dutenean biltzen ahal dela dio PNVk, “udaletxearen funtzionamenduari eta lesakarren arteko elkarbizitzari eragiten ez dion bitartean”, baina ez omen ditu Aralarren aholkuen beharrik, “guk hartu behar dugun jarrera jakiteko”. Lesakako udalean gehiengoa duten taldeek “epaitegietara eramanen ez gaituzten erabakiak” hartzeko gai direla uste du PNVk, kontrakoa “hagitz larria” izanen bailitzateke.

«Identifikatu eta erregistratu gabeko agirien arabera deitutako batzarretara ez gara joanen»

PNVk “inoiz egin ez dituen adierazpenak bere ahoan” jarri dituela Aralarrek salatu du eta afera honen inguruan “etorkizunean gerta daitezken egoerak talde bakarraren bizkar” jarri dituela. Honen aitzinean, PNVk bere idatzian “ soilik ez ohiko batzarrera ez azaltzeko jarrera” azaldu zuela dio eta berriz ere hori gertatuko dela “udal batzarra identifikatu gabeko agirien arabera eta, larriagoa dena, udalean erregistratu gabe, deitzen bada”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun