90 kirolari bildu ditu Beran Arkupeak elkartearen Gimnasia Egunak

Aitor AROTZENA 2009ko apirilaren 16a

Urtean gimnasia ikastaroetan ikasitakoa kantxaratu dute Arkupeak elkarteko bazkideek TTIPI TTAPA

Zubiondon bazkaltzeko, halere, 280 bazkide ziren

Arkupeak erretiratuen elkarteak urteroko gimnasia besta egin du ortzegun eguerdian Berako Toki-Ona kiroldegian. Bera, Goizueta, Leitza, Doneztebe, Elizondo, Sunbilla eta Urdazubiko adineko kirolariak bildu dira, urtean zehar gimnasia ikastaroetan egiten dutena erakutsi asmoz. Guzira 90 bat lagun bildu dira kiroldegiko pista gainean, baina inguruan bertze hainbat zeuden, berain adiskideen ariketak ikusiz eta gero, Zubiondon egin duten bazkarian parte hartzeko asmoz. Joxe Oronoz iruritarrak aipatu digunez, “280 bat lagun bilduko gara bazkarian, kopuru polita da, baina bertze urtetan gehiago ere izan gara. Bi jatetxe hartu behar izaten genuen, Zalain eta Zubiondo, eta aurten bakarrean sartu gara”. Azkeneko sei edizioetan, 2004tik honat, Berako kiroldegian egin dute gimnasia besta, baina aitzinetik Iruñeko Anaitasunan eta Larrabiden ere eginkatu dute, Oronozek gogoratu digunez. Felipe Ganboa falta zela, Joxe Oronozek eta Joaquin Goikoetxea Berako delegatuak egin dute antolaketa lanak. Hasteko, kirolari guziek, ohiko aurkezpen bira egin dute, Jabier Larralde Arizkungo txistulariaren doinuei segituz.

Berako taldea aerobik eginez

Segidan, Berako taldearen txanda izan da. Ana Larretxea aranztarra irakasle zutela, 17 emakuke aritu dira: Mª Jesus Zubieta, Angeles Estalayo, Mª Josefa Bengoetxea, Maddi Mikelperizena, Justa Telletxea, Malen Barandiaran, Mª Jesus Diaz, Maritxu Martikorena, Pepita Mindegia, Mari Luz Rozas, Pepita Agirre, Visitacion Gallego, Carmen Mitxeltorena, Esther Iñarga, Carmen Jimenez, Angela Corral eta Francisca Urtizberea. Bere step-ak hartuta, aerobic-ean oinarritutako koreografia arina eta mugitua egin dute. Ana Larretxea kontent zegoen bere neskek egindako lanarekin eta astean bitan biltzen direla aipatu digu. Hori bai, bera azken hilabetean omen da irakasle, ikasturte osoan izan den Aitor Irazokiri ebakuntza egin behar izan baitiote.

Goizueta eta Leitzako taldea

Gero, Goizueta eta Leitzatik etorritako kirolarien txanda izan da, Patxi Txokarroren agindupean. Goizuetatik etorri da talderik handiena, guzira 23 kirolari eta gainera, gizaseme gehien zituena, sei. Leitzatik bertze 15 kirolari etorri dira, bakarra, Eusebio Maritorena delegatua, gizonezkoa. Talde honek mugimendu lasaiagoak egin ditu, baina ederki aritu dira Goizuetako Javier Tomasena, Milagros Apezetxea, Mª Carmen Berroeta, Jose Antonio Elizegi, Milagros Narbarte, Jose Ramon Arozena, Pakita Goizueta, Conchita Altamira, Gregoria Etxegia, Maria Pilar Arratibel, Milagros Goizueta, Juan Etxegia, Satur Salaberria, Manoli Loiarte, Felisa Salaberria, Luis Elizegi, Rita Narbarte, Maritxu Salaberria, Mª Asun Apezetxea, Monica Perurena, Arantxa Berroeta, Juana San Miguel eta Cecilia Perurena eta Leitzako Maritxu Alduntzin, Pilar Alkoz, Tere Perurena, Paquita Aierdi, Juanita Alkoz, Itziar Sagastibeltza, Juanita Escudero, Paquita Martinez, Amparo Azpiroz, Carmen Petrirena, Inaxi Lujanbio, Paquita Urkiola, Lourdes Erbiti, Teresa Arraiago eta Eusebio Maritorena.

Doneztebe, Elizondo, Sunbilla eta Urdazubikoak

Hirugarren ariketan, hau ere Patxi Txokarroren erranetara, lau herritako taldeak aritu dira: Doneztebeko 9 emakumeak (Itziar Juanikorena, Mª Josefa Arretxea, Angelita Ramos, Mariela Olaizola, Juana Mari Bertiz, Asuncion Telletxea, Merche Altzuri, Maritxu Mutuberria eta Mª Isabel Mitxeltorena), Elizondoko 16 (Mª Dolores Etxegarai, Juanita Dendarieta, Asun Alti, Carmen de la Flor, Anuntxi Mendiberri, Asuncion Jaurena, Maritxu Oharriz, Milagros Zelaieta, Mª Jesus Gamio, Ana Mari Etulain, Bernardette Arriada, Conchita Iturriria, Mª Jesus Zubiri, Mª Jesus Etxandi, Rosa Mendiburu eta Edurne Zelaieta), Sunbillako 8 kirolariak (7 emakume; Mª Teresa Agirre, Ana Mari Iriarte, Mari Carmen Errandonea, Juana Mari Agirre, Paula Mª Sanzberro, Francisca Iriarte eta Maritxu Zubieta eta gizaseme bakarra, Iñaki Aizkorbe,) eta Urdazubiko lauak (bina gizon, Miguel Migeltorena eta Francisco Menta eta emakume, Ana Menta eta Teresita Bidart).

Bazkaria eta bazkalondoa Zubiondon

Beraien tramankuluak bildu eta autobusean Zubiondora hurbildu dira bazkaltzera. Bazkalondoan, Modesto Ordoki musikariaren doinuekin dantzatu dute, berriz ere etxera autobusean itzuli aitzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun