Martxoaren 30ean Korrika eskualdetik pasatu zen. Herri hurbilean Ekaitza Elkarteak, Udalak, Gazte Asanbladak, Eskolak eta Guraso Elkarteak kilometroak erosiak zituzten. Igantziko bidegurutzetik Igantziko Bentataraino herritar kuadrillak eskuz-esku lekukoa txandatu zuen. Batzuek kilometro gehiago ere egin zituzten. Bertzalde, apirilaren 4ko arratsaldean Korrika Kulturala izan zen. Haur, gazte eta heldu aunitz aritu ziren lasterka herrian egindako ibilaldian eta giro ederra nabarmena izan zen. Ondotik Jo ala Jo Kultur Taldeak eskainitako txalaparta tailerrak ere interes haundia piztu zuen. Xabi Torres eta Iratxe Oteroren azalpenak adi-adi jarraitu zituzten neska-mutikoek eta probatzeko aukera ere eduki zuten.