Ia urtero, Udaberriko Birak herrian ere geldialdia egiten du. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak eta Vianako Printzea erakundeak 200 eta 1.000 biztanleko udal eta kontzejuetan antolatzen duten kultur ekitaldien programaren barne, maiatzaren 9an, ilunabarreko 8etan, Mielotxin folk musika taldeak emanaldia eskainiko du plazan.