Batzuentzat atseden edo opor egunak… Eta bertzetik, ohiko elizkizun eta prozesioak ere egin dira. Urtero bezala, herria ere zertxobait haunditzen da egun horietan, aterpe edo landetxeetan ostatu hartuz, oporraldia bertan pasatzen dutenak ere egon badaudelako. Bertako ostatu, denda eta jatetxeek ere mugimendua nabaritzen dute. Modu batean edo bertzean, gure herria oporraldirako ala egunpasarako tokia izaten da egun seinalatu hauetan.