Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak 8.702 euroko dirulaguntza onartu du ur hornidura sarearen hobekuntza lanetarako. Dirulaguntza horiek sekula ez dute gastua osoa estaltzen, hau da, normalean dirulaguntzak ez dituzte %100ean ematen. Herriko azpiegitura honetarako 14.421 euroko aurrekontutik 8.702 euroko subentzioa onartu du Foru Gobernuak.
Bertzalde, Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak 15.450 euroko dirulaguntza onartu du. Udaletxearen, karriken eta bideen txukuntze eta mantentze lanetarako langileak kontratatzeko izanen da hori.