Pagozelay enpresak eginen ditu Lesakara doan bidea konpontzeko lanak. Batez ere, kurbak haunditzea eta arriskutsuak diren lau puntu kentzea izanen da egin beharreko lana. Horretarako, zenbaitetan harri-lubetak eraikiko dira.
Espainiako Gobernuak emandako 107.255 eurokoekin eginen dira obrak, eta Pagozelayk hilabete eta erdiko epea izanen du egiteko. Lehiaketara aurkeztutako bi eskaintzen artean, Udalak Pagozelayrena hautatu zuen martxoaren hondarreko bilkuran.