Igerilekuko ostatua hartzeko eskaintzak ortziralera arte aurkez daitezke

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 14a

1.300 eurotan atera du Udalak lehiaketara

gerileku denboraldia hasteko bi hilabete inguru gelditzen badira ere, Udalak igerilekuko ostatua hartzeko aukera lehiaketara atera du. 1.300 eurotan atera du eta eskaintzak aurkezteko epea ortziral honetan, apirilak 17, bukatuko da. Denboraldia, berriz, ekainaren 13an hasiko da eta irailaren 12ra bitarte igerilekuak zabalik egonen dira.

Bertzalde, aurten ere, soroslea kontratatzeko laguntza jaso du Udalak. Hiru hilabetetarako soroslea kontratatzeak eragindako gastuaren %80a hartuko da. Soroslea hartzeko eskaintza publikoa eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun