Apirilaren 26an, haurrentzako pailazoak izanen dira Kultur Etxean Ricardo Baroja Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta. Korri, Xalto eta Brinko pailazoek Artista bat naiz ni ikuskizuna eskainiko dute, 17:00etan. Haurrek 3 euro ordaindu behar dute eta helduek 2 euro. Bertzetik, liburuaren Eguna dela eta, hainbat ekitaldi egiten ari dira apirilean. Apirilaren 3an, erraterako, gazteentzako eskulan tailerra egin zen. Hilaren 22an, asteazkenarekin, haurrentzako ipuin irakurketa izanen da Liburutegian. Anasaps-Dizdirak antolatuta Fufu eta beroki berdea ipuina izanen dute entzungai neska-mutikoek, 18:00etan hasiko da saioa. Bertzalde, Hasier Larretxea arraioztarrak Azken bala bere azken liburua aurkeztuko du apirilaren 24an, ortzirala, 19:30ean.