Sanesteban bestak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du urtero bezala Kultur Batzordeak. Apirilaren 24an bukatuko da aurkezteko epea; egun horretako 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko bulegoetan.
Azalean, Berako Sanesteban Bestak 2009 testua bakarrik agertu beharko du; kartelak kolorezkoa izan beharko du, eta bertikala, 18x24 zentimetrokoa.
Aurkeztutako lanaren gibelean goitizen bat baino ez da paratuko, eta aparteko gutun-azal batean idatzi beharko dira egilearen datuak, kanpoko aldean goitizena paratuz. Barrenean, datu hauek agertu beharko dute: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
Ohi bezala, epaimahaia Kultur Batzordeak izendatuko du eta bestetako programan erabiltzeko eskubidea bere gain hartuko du. Sarituak izan ez diren gainerako lanak bestetako programan erabiltzeko eskubidea ere bere eginen du.
Saria bakarra izanen da, 450 eurokoa.