Bortzirietako Agenda 21eko Foroa apirilaren 7an bilduko da

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 3a

Bortzirietako Agenda 21 Foroararen bilera izanen da heldu den apirilaren 7an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Lesakako Alkaiaga industrialdean Cederna-Garalurrek duen zentroan. Aztertu beharreko gaien artean, Bortzirietako Agenda 21erako aurkeztu diren proiektuak eta hitzarmen berriak izanen dira eta ondotik, eskaerak eta galderak eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun