Berako Sanesteban bestetako kartela iragartzeko lehiaketa zabalik dago

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 2a

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24an bukatuko da

Aurtengo Berako Sanesteban bestak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du urtero bezala Berako Kultur Batzordeak. Apirilaren 24an bukatuko da lanak aurkezteko epea; egun horretako 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko bulegoetan. Nahi duen guziak parte har dezake lehiaketa, eta nahi adina lan aurkeztu ahal izanen ditu. Azalean, Berako Sanesteban Bestak 2009 testua bakarrik agertu beharko du, eta kartelak kolorezkoa izan beharko du, eta bertikala, 18x24 zentimetrokoa. Aurkeztutako lanaren gibelean goitizen bat baino ez da paratuko, eta aparteko gutun-azal batean idatzi beharko dira egilearen datuak, kanpoko aldean goitizena paratuz. Barrenean, datu hauek agertu beharko dute: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

450 euroko saria

Ohi bezala, epaimahaia Kultur Batzordeak izendatuko du eta bestetako programan erabiltzeko eskubidea bere gain hartuko du. Sarituak izan ez diren gainerako lanak, berriz, bestetako programan erabiltzeko eskubidea bere eginen du. Saria bakarra izanen da, 450 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun