Soinketa Eguna antolatu du Arkupeak elkarteak Beran apirilaren 16an Arkupeak Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak bertze urte batez Soinketa Eguna antolatu du. Apirilaren 16an, ortzegunarekin, eginen dute. Autobusez Berara ailegatu ondotik, 12:00etan hasiko da soinketa erakustaldia kiroldegian. Ondotik, 13:45ean kiroldegitik autobusak aterako dira bazkaltzera joateko. 14:15ean Zalain eta Zubiondo jatetxeetan bazkalduko dute, bi kasuetan menu berdinarekin. Arratsaldean, 17:00etatik 19:45era dantzaldia izanen dute eta 20:00etan etxerako bidea hartuko dute. Izena emateko epea apirilaren 8an bukatuko da. Prezioa, berriz, 30 eurokoa izanen da.
Maiatzaren 1ean Lurdesera
Maiatzaren 1ean Lurdesera joateko autobusa antolatu du Arkupeak Jubilatu eta Erretiratuen Elkarteak. Horretarako aitzinetik eman beharko da izena, apirilaren 7tik 15era bitarteko astean. Autobusen orduak izena emandakoan jakinaraziko dira. Behin harat ailegatuta, 11:30ean Arkupeak-ekoetzat meza izanen da Saint Joseph Kapilan. 13:15ean bazkaria eginen dute Acadia eta Florida hoteletan. 15:30ean arrosarioa errezatuko dute, 16:30ean gaixoen prozesioa eginen da eta Arkupeak paratzen duen kartela eramanen dute. 18:20an itzulerako autobusa hartuko dute. Elkartearen helburua bidaia honetara gaixoak eramatea da, eta Elkarteak bere gain hartuko du gastua. Halere, gaixoaz arduratuko den senideren batek nahita nahiez joan beharko du, eta honek ordaindu egin beharko du. Egun osoko prezioa 30 eurokoa izanen da.