Mozorro Besta giro ederrean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 30a, 11:12
TTIPI TTAPA

Mozorro Zuriek antolatutako Mozorro Besta joan den martxoaren 14ko arratsaldean iragan zen. Haurrentzako tailerrak prestatu ziren lehenik. Mezaren ondotik, berriz, herri kirol saioa izan zen. Ia Mozorro gehienek parte hartu zuten: txokor biltzea, lasterka, txinga eta ingude altxatzeak egin ziren eta taldeen arteko apostua izan zen. Segidan, 80 lagun inguru bildu ziren Aterpean afaltzeko, Xabier Legarreta eta Jexux Mari Irazu bertsolariak lagun zituztela. Goizaldeko ordu ttikiak arte iraun zuen bestak eta gorapean Agerralderekin dantzaldia izan zen. Hauek dira herri kiroletan parte hartu zuten Mozorro Zuriak: Unai eta Eneko Ordoki, Jon Agilera, Iosu Iparragirre, Asier Apezetxea, Mikel Larretxea,Alberto Fagoaga, Joseba Pikabea eta Madariaga, Xabier Iturria, Julen Oskoz, Daniel Iparragirre, Imanol Lukanbio eta Xabi Larretxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun