Berako Toki-Ona Institutuko Guraso Elkarteko zuzendariak sinatutako idatziarekin bat egin du Udalak aho-batez eta ikastetxeko patioa eskola orduetan ixtea eskatu dio Berako Udalari. Gurasoen idatziaren arabera, patioa irekia egotean, «arrisku larriak sortzen dira, kanpotik lasai ederrean edonor sartzen ahal delako gure gazteei edozein gauza eskaintzera edo saltzera».