Ekitaldiz ongi hornitua dator apirileko kultur egitaraua

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 30a, 10:58

Apirilean kultur egitarau zabala izanen dugu herrian. Musika eskolak kontzertua eskainiko du hilaren 8an, 17:00etan udaletxeko pleno aretoan. Hilaren 18an, Bortzirietako bertso eskolak bertso saioa antolatu du Andra Mari Zahar Etxean 17:30ean. Apirilaren 25ean Gazte Eguna antolatu dute Lesakako Gaztik taldeak eta egun berean, Javier Irazokiren La nota rota azken liburuaren aurkezpena eginen da udaletxeko pleno aretoan. Apirilaren 26an, azkenik, Tantirudantza jaialdia antolatu du Tantirumairu euskal folklore taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun