Txapela eta Txapelketa Nagusirako txartela lortu dute herriko hiru bertsolarik Nafarroako finalean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 30a, 10:54
Nafarroako Bertsozale Elkartea TTIPI TTAPA

Uzta ederra lortu zuten herriko bertsolariek martxoaren 21ean Elizondon jokatu zen Nafarroako Txapelketako finalean. Xabier Silveirak txapela jantzi zuen, seigarrena, inork lortu ez duena. Horretarako desenpatea jokatu behar izan zuen Julio Sotorekin. Nafarroako lau lehenbizikoek Euskal Herriko txapelketarako txartel bana zuten saritzat eta Silveira eta Sotorekin batera, Erika Lagomak (hirugarren) eta IƱigo Olaetxeak (laugarren) Txapelketa Nagusian kantatzeko eskubidea irabazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun