Soinketa Eguna apirilaren 16an

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 30a

TTIPI TTAPA

Arkupeak Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak bertze urte batez Soinketa Eguna antolatu du. Apirilaren 16an, ortzegunarekin, eginen dute. Autobusez Berara ailegatu ondotik, 12:00etan hasiko da soinketa erakustaldia kiroldegian. Ondotik, 13:45ean kiroldegitik autobusak aterako dira bazkaltzera joateko. 14:15ean Zalain eta Zubiondo jatetxeetan bazkalduko dute, bi kasuetan menu berdinarekin. Arratsaldean, 17:00etatik 19:45era dantzaldia izanen dute eta 20:00etan etxerako bidea hartuko dute. Izena emateko epea apirilaren 8an bukatuko da. Prezioa, berriz, 30 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun