Maratoi Erdian parte hartzeko 400 dortsalak bortz egunetan banatu dira

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 30a, 10:34

Parte hartuko dutenen artean, punta-puntako lasterkalari ezagun ugari daude

Apirilaren 19an jokatuko den Mendi Maratoi Erdirako eskuragarri paratu ziren dortsalak bukatu dira. Manttale Mendi Lasterketa Taldekoek martxoaren 2an zabaldu zuten izena emateko epea eta bortz egunetan dortsal guztiak agortu ziren. 400 partaideko muga ezarri zuen eta bai erraz gainditu ere.

Ezagun aunitz

Izena eman dutenen artean, Fernando Etxegarai eta Jokin Lizeaga daude, iazko edizioan lehenengo eta hirugarren sailkatu zirenak, hurrenez hurren; Zuhaitz Ezpeleta ere herrian izanen dugu, joan den urtean Espainiako Kopan garaipena lortu zuena; Patxi Irazoki 2007an hirugarren gelditutakoa eta Arkaitz Zamakona, Enekoitz Aizpurua, Arkaitz Sodupe, Unai Santamaria... izanen dira. Emakumezkoetan, Alizia Olazabalek parte hartuko du –2008ko irabazlea–, baita Jaione Sasieta 2006an hirugarren izan zenak, Kristina Arbues 2007an hirugarren sailkatutakoak eta Arantza Izagirre iazko irabazleak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun